Biografies lingüístiques

Textos per a la sostenibilitat lingüística

des. 18 2008

Biografia de Gentzane Sánchez

Posted in General |

This entry was posted on Dijous, 18 desembre, 2008 at 6:17 and is filed under General. You can follow any responses to this entry through the feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

One Response to “ Biografia de Gentzane Sánchez”

  1. gentzane sanchez Says:

    Nire izena Gentzane da, Bilbokoa naiz eta 21 urte ditut. Duela hiru urte Euskal Herriko Unibertsitatean Biologiako ikasketak hasi nituen. Buruari buelta asko eman ondoren, ikasketak Bartzelonan bukatzea erabaki nuen. Bi arrazoi nagusiengatik aukeratu nuen Bartzelona; hemen gustatzen zaidan espezialitatea ikasten delako eta kulturalki katalunia oso interesgarria iruditzen zaidalako. Gainera hona ikastera etorri diren lagunak oso pozik bueltatu dira eta oso ondo hitz egin didate kataluniari buruz, baita ezagutzen ditut hemen bizitzera geratu egin direnak.

    Nire ama hizkuntza gaztelania dela esan behar dut, nire gurasoek ez baitakite euskeraz hitz egiten. Hala ere euskera txikitatik hitz egiten dut, eskolan euskeraz ikasten nuelako eta nire ikaskideekin euskeraz hitz egiten nuelako. Beraz, bi hizkuntza hauek menperatzen ditudala esan dezaket, nahiz eta euskera egunerokoan ez erabili saiatzen naiz mantentzen liburuak irakurtzen, musika entzuten eta ahal dudan guztiekin hitz egiten. Aitortzen dut pila bat gustatzen zaidala hizkuntz hau eta horregaitik aukeratu dudala nire biografia idazteko, gainera beste herrialdetako jendeari nire herriko hizkuntza erakusteko aukera bikaina iruditu zait.

    Horrez gain, nahiko txikia nintzenean ingelesa ikasten hasi nintzen, eskolan irakasten zigutena eta baita ere klase partikularren bidez. Pare bat aldiz egon naiz Londresen baina ingelesa asko praktikatzeko aukera handirik ez dut izan. Hala ere uste dut nahiko ondo ulertzen dudala, beharbada falta zait ingelesa apur bat teknikoagoa ikastea, nire ikasketetan nahiko garrantzitsua da, informazio gehiena ingelesez dagoelako, bai testu zientifikoetan bai liburuetan.

    Orain hemen nago bizitzen eta pixkanaka pixkanaka katalana ikasten ari naiz kurtso baten bitartez eta baita ere hemengo jendeari esker. Sorte handia izan dut nire pisukideak katalanez hitz egiten dutelako eta horrek asko laguntzen dit katalana hobeto ikasteko eta apur bat hitz egiten hasteko. Gustatzen ari zait katalana, baina benetan gustatzen zaidana da hizkuntz hau bizirik mantentzeko egiten den ahalegina, ez bakarrik orain, baizik eta azken urteotan egin den ahalegina miresgarria dirudit.
    Askotan pentsatu dut beste hizkuntzaren bat ikastea, baina ez dut aurkitzen momentua, ikasketak bukatzean apur bat bidaiatzea pentsatuta daukat eta espero dut beste hizkuntza bat ikasteko aukera izatea.
    Horrela espero dut egunen baten biografia berri bat idaztea, hizkuntz berriekin eta historioz beteta, momentuz katalana ondo ikastearekin konformatuko naiz.

Deixa un comentari

Si us plau, demostra que no ets un robot * Time limit is exhausted. Please reload the CAPTCHA.